Abeletxe naturaz inguraturiko, ezteiak eta ekitaldiak egiteko espazioa da, Donostiatik minutu gutxira. Antzinako baserria, arreta handiz zaharberritua, landa-xarma mantentzen duena, erosotasun modernoak, terraza zabalak eta barruko areto dotoreekin.
Abeletxeko marketin eta komunikazio saila nirekin harremanetan jarri zen webgune berria garatzeko, eta, proiektuan aurrera egin ahala, marka-identitatearen hainbat alderdi birplanteatzea eta sustatzea funtsezkoa zela ikusi genuen.
Bright Point Research, Australiako merkatu-ikerketako agentzia nagusietako bat da, datu zehatzak eta erabilgarriak emateko metodo kuantitatibo eta kualitatiboetan espezializatua. Bere lana kalitate handiko parte-hartzaileak biltzea da, hala nola talde fokalak, elkarrizketak, erabiltzailearen esperientzia-probak eta lineako inkestak.
Sydneyn egoitza duen agentzia australiarrak, Majorluckek, Bright poin reseacr-en webgune berriaren diseinua eskatu zidan, rebranding-a eta garapena bere ardurapean zeuden bitartean.
Hemendik Euskal Herriko sormenari eta historiari balioa emateko sortu den ekimena da. Industria, kultura eta gizartearen arteko zubiak eraiki nahi dituen proiektua, sorkuntza-prozesuak kontatuz; izan ere, horien bitartez, egoera eta garai berrietara egokitzeko bideak irekitzen dira.
Proiektua liburu baten argitalpenarekin abiatu zen. Bertan, Euskal Herriko 50 objektu ikoniko hautatu ditugu, lurraldearen historia era iradokigarrian kontatzeko.
Orain, Hemendik-ek urrats berri bat emango du, aktualitatea, erreportaiak… batuko dituen online magazine baten bidez. Nire lana Magazine hau garatzea izan da.
Alki Larresoron, Ipar Euskal Herrian, dagoen egur trinkozko altzariak fabrikatzen dituen marka bat da. Bere sorkuntza bereizgarriengatik eta kooperatiba gisa dituen balio sakonengatik ezaguna, zalantzarik gabe sektorean inspirazio handiko proiektua da. Alkik produktu eta neurrira egindako irtenbide ugari eskaintzen ditu hotelentzat, lan-inguruneentzat, kafetegientzat, jatetxeentzat eta espazio publikoentzat. Bere instalatutako proiektuen artean, Foster + Partners, Frank Gehry, Steven Holl, Rudy Ricciotti, MVRDV edo RDAI bezalako arkitekto ospetsuen lanak topa ditzakegu, beste askoren artean.
Mito agentziaaren bitartez, Fik espezialistek Shopifyn garatutako Alki ren webgune berriaren UI/UX diseinuan parte hartu nuen. Ez nuenez front-endaren garapenean parte hartu, emaitzan ez zituen nire estandarrak bete.
Creperie Flor Zaragozako alde zaharreko lokalik beteranoenetako eta maitatuenetako bat da, crepsetan espezializatua eta Frantziako benetako sukaldaritza 1980tik. Zaragozako klasiko bat, hiriaren bihotzean frantses xarma duten krêpesez gozatzeko.
Bere webgunea diseinatzeko eta garatzeko enkargua iritsi zitzaidan, bere tradizioa eta kalitatea islatuko zituen webgunea. Proiektua bere gain hartzean, inkoherentzia grafikoak eta bereizmen txikiko baliabideak antzeman ziren, eta, beraz, lehenik paleta, tipografiak eta irudien estiloa bateratu ziren. Oinarri horrekin, webgune berriak argi eta koherentziaz transmititu ahal izango du lokalaren funtsa.
Bluetechport “Port de Barcelona”-k bultzatutako ekonomia urdineko berrikuntza hub-a da. Port Vellen dago, Pier01eko instalazioetan hasi zen, eta bere jarduerak Sant Bertraneko biltegi zaharretara lekualdatzeko asmoa dago. Biltegi horietan itsas teknologia jasangarriak garatzeko espazio espezializatuak prestatuko dira.
Startupak, scaleupak, azeleratzaileak eta ekonomia urdinerako teknologiara bideratutako erakundeak biltzen dituen ekosistema multisektorial gisa funtzionatzen du. Coworking-guneak, MareNostrum ikerketa-guneak, hitzaldietarako auditoriuma, networking-aretoak eta portuko “sandbox” bat eskaintzen ditu, prototipoak zuzenean moilako 50 metro linealetan probatzeko.
Singularity agentziaren bidez, proiektua sustatzeko landing page-a diseinatzeko eskatu zidaten.
Biga eta Asier Belloso Studio elkarlanean aritu ziren Zubelzu Piparraken berrbranding proiektuan. Zubelzu Piparrak 1994an sortutako Ibarrrako (Gipuzkoa) familia-enpresa bat da, eta bertako pipar ospetsua modu jasangarrian landu eta lantzen du, Eusko Label kalitate-zigilua babesle duela.
Proiektuak online dendaren garapena ere barne hartzen zuen, eta horretarako nire lankidetza izan zuten.
Lacreme, Dimensión publizitate agentziaren ekimen bat da, gastronomia-app bat, gourmet gidari gisa funtzionatzen duena, jatetxeen ordez plater nabarmenetan zentratua. Chef ezagunek egiten dituzte gomendioak — izarrekin, eguzkiekin edo nazioarteko rankingetako presentziarekin —, eta horrek irizpide aditu bat ematen du.
Asier Bellosorekin harremanetan jartzea aplikazioa diseinatzeko, eta hau nierkin sustapen-webgunea garatzeko.
Mondragon Team Academy (MTA) Mondragon Unibertsitateari loturiko nazioarteko hezkuntza-komunitatea da, talde-ekintzailetzan eta gizarte-berrikuntzan espezializatua. Bere misioa eragin positiboa eta eraldatzailea duten proiektuak sortzeko gai diren teampreneurak — taldeko ekintzaileak — prestatzea da.
Web diseinu zein garapenean espezializaua den Wegetit Dagentzia donostiarrak, konfiantza izan zuen nigan bere webgunea sortzen laguntzeko.